Unibertsitatean eman dugun denborak geletan jasotzen den trebakuntza profesionaletik harantzago doan arrastoa utz dezake. Unibertsitateko bizitzak esperientzia eremu zabala eskaintzen du hazteko eta gozatzeko, denok osatu eta aberasten dugun elkartean era aktiboan parte hartuz. Honako liburuxka honek fedearen, elkartasunaren, kulturaren eta kirolaren
esparruetako jarduera eskaintza zabala aurkezten du. Horien bidez parte hartu ahal izango duzu, unibertsitateko elkarteko beste kide batzuekin batera, elkarbizitzaren eta partaidetzaren, lankidetzaren eta elkarren arteko laguntzaren zentzua aberasten, bizitzan garrantzirik handiena duena garatzeko modua emango diguten bideak urratuz.
Eskaintza horrek unibertsitateko bizitzan, bereziki Deustukoan, ibilbide luzea duen tradizioari eman nahi dio jarraipena, itxura berriturik baina etengabe eskaintzen baitizu unibertsitateko esperientzia era sortzailean, sendo eta sakon bizitzeko aukera. Unibertsitatearen beraren izaeraren muinetik sortzen den eskaintza da, ikasleak prestatu nahi ditugun balioen ikuspegiarekin bat datorrena.
José Javier Pardo Izal
Unibertsitateko Elkarteko eta Izaera eta Misioko errektoreordea
Deusto Campuseko liburuxka 2011-2012